XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ENIRIO-ARALARKO MANKOMUNITATEA

Txabolen erabilera pribatiboa esleitzeko deialdi irekia

ENIRIO ARALARKO MANKOMUNITATEA

Iragarkia

Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordeak, 1995ko irailaren 14an egindako bilkuran, txabolen erabilpen bereziaren Batzorderako Baldintza Administratibo Partikularren Baldintza-Orria onartu zen.

Aldi berean, 1996ko azaroaren 11an, Lehendakaritzaren ebazpenez, Enirio-Aralarreko mendietan hutsik dauden txabolen erabilpen berezia emateko deialdia onartu zen, prozedura irikiz, baita emaitza arautu behr duten Plegu partikular bereziak ere.

Era berean lizitazio publikoa jakinarazten da.

Lizitazioaren xedea: Honako txabola hauen erabilpen bereziaren emaitza:

Txabolaren izena kanona Fiantza egokiena

LATOSA 1 9.000 pta. 4.500 pta 450 ardi

LATOSA 3 6.000 pta. 3.000 pta 450 ardi

LATOSA 4 6.000 pta. 3.000 pta 450 ardi

EGURRAL 6.000 pta. 3.000 pta 500 ardi

PAGABE 2 9.000 pta. 4.500 pta 450 ardi

DONITURRIETA AZPIKOA 3 19.500 pta. 9.750 pta 450 ardi

Emaitzaren epea: 10 urte

Espedientearen erakusketa: Ordiziako Udaletxeko Idazkaritzan, Kale Nagusia 24, lanegun eta, goizeko 9 etatik 13:30etara eta deialdiaren publizidadetik lizitazio egunera bitarte.

Proposamenak aurkeztea: Mankomunitatearen erregistro nagusian, Ordiziako udaletxeko Idazkaritzan dagoena, lanegunetan jendea hartzeko orduetan, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

Proposamenak Baldintza administratiboen Baldintza Pleguaren I. eranskinean azaltzen den ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Proposamenak irekitzea: Proposamenak Udaletxean irekiko dira, hauek aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean, eguerdiko 12etan.

Ordizia, 1998ko martxoak 10. Enirio Aralarko Mankomuniateko Lehendakariak.